Herrien eskubideen gaineko jardunaldiak HUHEZIn

Usoa Agirre 2006ko apirilaren 12a

HUHEZIk eta HEIS elkarteak antolatuta Herri eskubideak eta mundu gobernantza izeneko jardunaldiak izango dira apirilaren 27 eta 28an. Matrikula doakoa da, baina izena eman beharra dago aurretik.

Jardunaldien helburuak:

  • Euskal Herriko talaiatik, mundu gobernantzari eta botere banaketari hurbilpena eskaintzea.
  • Nazioarteko komunitatean, "ez zentralak" diren erakundeen parte hartze politikoa eta eragiteko gaitasuna ezagutzea.
  • Gai honen inguruan Euskal Herriko komunitate akademikoan zein sozialean interesa sustatzea.

Izenematea: sarrera@huhezi.edu

Argibideak: 943 71 41 57

Egitarau osoa duzue www.huhezi.edu webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak