Hauts Urdinak elkarteak "Eskoitza, Eskoriatzako bazterrak" liburua argitaratu du. Iraia Artzamendik egindako lumatxozko lanak batu dituzte.
Liburua eskuragarri dago bost euroren truke Azkoaga tabako-dendan, Bentamotz tabernan eta Naira pubean. Horrez gain, aukera dago liburua egilearen bitartez eskuratzeko eskoitza@hotmail.com helbidera edo 606 74 42 37 telefono zenbakira eskatuta.