Udaleku irekietan begirale izateko epea zabalik

Maider Arregi 2006ko api. 7a, 11:11
Aurreko urteetan bezala Eskoriatzako Udalak herriko umeentzako udaleku irekiak antolatuko ditu uztailaren 4tik 21era bitartera.

Udaleku irekietako begirale izateko epea zabalik dago. Interesatuek apirilaren 27a baino lehen aurkeztu beharko dute curriculuma Eskoriatzako Gazteria Zerbitzuan edo Ludotekan (e-mailez edo korreoz ere bidal daiteke).

Bete beharreko baldintzak

  • 18 urte edukitzea

  • Euskaraz jakitea, ahoz zein idatziz.

Udalekuetan parte hartzeko formakuntza oso garrantzitsua ikusten da. Horregatik maiatzean prestatuko diren saioetan parte hartzea derrigorrezkoa izango da.

Begiraleak aukeratzerakoan kontuan izango dira honako hauek:

  • Begirale titulua edukitzea
  • Ikasketak
  • Esperientzia
  • Gaiarekin zerikusia duten ikastaroak
  • Bizitokia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak