Onbide.org: azpiegitura erraldoiek kaltetutakoen elkartea

Goiena 2006ko api. 5a, 18:15
Eibar-Gasteiz autobideak eta Abiadura Handiko Trenak Debagoiena zeharkatuko dute datozen urteetan, eta horiek ingurunean eragin ditzaketen kalteak saihestu nahian hainbat elkartek dihardute lanean ibarrean. Gaurtik aurrera, ordea, elkarte bakarra izango da: Onbide.org.

Orain arte Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Aramaion zeuden elkarteak batuko ditu eta Bergarakoak ere esku hartzeko gertu azaldu dira. Bere izaera kritikoa izango da, kritikaren bidez gauzak hobetzeko xedea izango baitu.

Webgunea ardatz

Lehen urratsa webgunea sortzen hastea izan da: www.onbide.org. Azpiegitura erraldoien nondik norakoak eta eragin ditzaketen arazoen gainekoak azalduko dira bertan.

Elkartekideek aditzera eman dutenez, webgune independentea izango da, zentsurarik egon ez dadin.

Lurjabe eta kaltetuei zuzenduta

Lurjabeei eta kaltetu orori zuzendutako ataria izango da. Zein atal izango dituen zehazteke dago oraindik, baina asmoa da informazio kartografikoa, iritziak eta beste herrialde batzuetako adibideak, alegazioen edota ekintzen tarteak jasotzea.

Elkartekideek garbi utzi nahi izan dute ez daudela autobidearen kontra.

Jardunaldiak, hitzaldiak, erakusketak eta bestelako ekintzak ere antolatuko dituzte. Ostiral honetakoa izango da lehena: Eskoriatzako pilotalekuan eskuzko pilota jaialdia izango da 21:30ean hasita. "Autopista hobe baten alde, administrazioa bete zure hitza" izango da leloa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak