"Kataia eten barik" egitasmoa aurkeztu dute

Usoa Agirre 2006ko api. 4a, 19:56

Biblioteka, kultura eta euskara lotzen dituen udal egitasmoa da Kataia eten barik. Egitasmoaren helburuak dira generazio desberdinak elkarrengana hurbiltzea, ahozko nahiz idatzizko adierazpenei behar duten garrantzia ematea eta hizkuntza=aberastasuna premisari balioa ematea. Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna eta Liburuaren Egunaren harira zenbait ekintza antolatu dituzte apirilaren 24tik 29ra bitartean.

"Kataia eten barik" izenburuaren esanahia:

"Kataia eten barik" izenburuaren esanahia:

  • Kate-begi desberdinak elkartuz sortzen da katea (Eskoriatzan kataia ahoskatzen dena).

  • Gure kate-begiak dira: belaunaldi desberdinak oeta hizkuntza desberdinak.
  • Generazioen kasuan: belaunaldi desberdinetako aiton-amonak eta gazteak elkarrengana hurbilduko ditugu
  • Hizkuntzen kasuan: arrazoi desberdinengatik, gero eta gehiago dira gure herrira iristen diren kanpotarrak. Euren hizkuntzak ere altxorrak dira, gure artean daudenak eta gutxitan entzuten ditugunak. Hizkuntza desberdinak batuko dituen kultur ekitaldia antolatu nahi dugu, hizkuntzen katea sortu.

Ekintzak:

Apirilaren 24tik 29a bitarteko astean gauzatuko dituzte ekintzak.

  • Liburu azoka: 1 ekarri / 2 eruen: apirilaren 29an.
  • Munduko hizkuntzak: irakurketa eleanitza: apirilaren 29an.
  • Haurtxotekan irakurketak: apirilaren 25 eta 27an.
  • Generazio arteko elkartrukea: eguna zehaztu gabe dago.

Ekintzen gaineko informazio gehiago duzue Eskoriatzako Udal Webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak