Nestor Arana kargutik kentzeko eskatu dute

Iker Barandiaran 2006ko martxoaren 30a

Autobideak kaltetutakoen elkartea oso haserre dago autobidearen lanak zuzentzen dituen Bidegi erakundearekin eta horren arduradun Nestor Aranarekin. Azken hori kargutik kentzea eskatu dute.

Kaltetuen esanetan, autobidearen proiektua aurkeztu zietenean "Aldundiak ahalik eta lur gutxien hartzeko, segurtasuna bermatzeko eta ingurunea errespetatzeko hitza bete zuen. Lehenengo harremanak onak izan ziren".

Zoritxarrez, kaltetuek azaldu dutenez, "2004aren bukaeratik Bidegiko arduradunek behin eta berriro utzi dituzte bete barik aurretik hartutako konpromisoak". Are gehiago, Bidegiko Nestor Aranak batzarrak "modu txarrean zapuztu" dituela azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak