HUHEZIko ikasleek aste osoko itxialdia egingo dute

Maider Arregi 2006ko mar. 30a, 18:11
Bolognako prozesuari kontra egiteko egingo dute itxialdia. Gaur, martxoak 30, egin du Ikasle Abertzaleak-ek prentsaurrekoa. Bertan, antolatu dituzten hainbat ekitaldiren berri eman dute.

Ikasle Abertzaleak-ek antolatutako egitaraua:

Apirilak 3, astelehena

  • 07:15h Unibertsitatea indio-kanpamendu bilakatuko dute.

  • 09:30h Ikasleen batzarra.
  • 11:00h IAko kide batek Bakaikuko ikasle foroaren gainean berbaldia.
  • 13:00h Kontzentrazioa klaustroan.
  • 16:30h Paul Nicholsonen berbaldia.
  • 19:00h Mikel Sotoren berbaldia "Euskal Herriaren historia, euskal curriculuma...".
  • 22:00h Bertso afaria. Freddy Paya, Abarkas, Ministro eta Jokin Urangarekin.

Apirilak 4, martitzena

  • 07:45h Burrundara eta irrati saioa.

  • 10:00h Antzerki tailerra.
  • 13:00h Kontzentrazioa.
  • 19:00h Iñaki Antiguedaden berbaldia "AHT eta beste azpiegitura erraldoiak".
  • 22:00h Antzerki ikuskizuna.

Apirilak 5, eguaztena

  • 07:45h Burrundara eta irrati saioa.

  • 11:00h Martxelo Otamendiren belbardia "Estaturik gabeko nazioen etorkizuna Europan".
  • 12:00h Kontzentrazioa.
  • 19:00h Kafe tertulia truke programakuekin (Hegoamerika).
  • 22:00h Bakarlari baten kontzertua.

Apirilak 6, eguena

  • 10:00h Batzar orokorra.

  • 12:30h Arrasaten, eskualdeko manifa Seber Altuben.
  • 18:00h Triki poteoa Arrasaten.
  • 19:00h Luntxa Arrasateko gaztetean. Ondoren, monologoak.
  • 22:00h Ekitaldi politikoa Arrasateko gaztetxean. Ondoren, kontzertuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak