Ate irekiak HUHEZIn

Usoa Agirre 2006ko mar. 29a, 14:50
Datorren ostegunean, martxoak 30, Ate Irekiak egingo dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, areto nagusian, arratsaldeko 18:00etan.

Batez ere gurasoak eta baita Batxilergoa bukatu duten ikasleak joaten dira jardunaldi horietara. Joaten direnei lehendabizi Mondragon Unibertsitatea azalduko zaie: zer den, historia, zer fakultate dituen, zer zerbitzu eskaintzen dituen, etab.

Ondoren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI) aurkeztuko zaie: noiz sortu zen, hezkuntza sistema, tutoretzak, Mendeberri proiektua, praktikak eta Karrera Amaierako Proiektuak, eta ekintza osagarriak.

Hirugarrenik, karrera bakoitzeko zuzendariak bere karrera zertan den azalduko du.

Amaitzeko, fakultatearen instalazioak ikusiko dituzte: ikasgelak, liburutegia, teknologia berrien departamentua, infogelak, autoikasketa gelak, etab.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak