Azkoaga Enea hotela egiteko lanak aurrera

I.B. 2006ko mar. 20a, 10:59
Estruktura aldatzea komenigarria zenez, hura bota eta berria egiten dabiltza; azkoagarren asmoa da eraikinak estruktura bera edukitzea.

Azkoaga tabako-denda zegoen eraikinean azaroa ezkero dabiltza lanak egiten. Hasieran, langileak eraikinaren barrua husten ibili ziren, baina gerora konturatu ziren eraikinaren atzeko aldeko estruktura aldatzea komeni zela, zaharkituta zegoelako. Horregatik, joan den egubakoitzean eta oraingo astean, hondeatzeko makina bat ibili da eraikinaren atzealdea botatzen. Aurrealdea, berriz, oraindik ez dute ukituko, ondo dago-eta.

Estruktura bera egingo dute

Azkoaga familiakoen asmoa da eraikinak estruktura bera izatea. Aurrealdea dagoenetan geldituko da, eta atzealdea lehengoaren antzekoa egingo dute.

Valentin Azkoagak ez du zehaztu gura hotela noizko egongo den bukatuta. "Estruktura eta estaldura berria egiten dugunean berba egingo dugu daten gainean, baina ordura arte ez dago jakiterik", aitortu zuen.

Azkoaga eneak 14 logela

Bestela, proiektua ez da aldatu. Azkoaga Enea hotelak 14 logela izango ditu, eta, horrez gain, beheko solairuan jatetxe txiki bat eta kafetegia jarriko dituzte, eta biek hala biek atzeko lorategira irteera izango dute.

Azkoagak badaki aste barruko bezero gehienak enpresetako langileak izango direla. Hala ere, asteburuetarako eskaintza pertsonalizatuagoa egiteko asmoa dauka, bikoteak eta familiak Eskoriatzara erakartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak