Mundukidek VII. Truke Programa jarri du abian

Goiena 2006ko mar. 15a, 17:10

Guztira 12 partaide etorri dira aurten, Hego Amerikatik eta Ertamerikatik. Programaren aurkezpena gaur, martxoak 15, egin dute HUHEZIko fakultatean.

Azken urteetako esperientzia aberasgarria izan dela-eta, aurten ere ez diote hutsik egin Truke Programari. Zazpigarren edizio honek ere, Komunitate Garapenerako esperientzien hartu-emana izango du oinarri.

Programaren helburuak

Truke Programak, oro har, lankidetzan oinarrituriko hartu-emanak bultzatzen ditu. Bi aldeek dute zer ikasi esperientzia honi esker. Kooperatiba arizmendiarren esperientzia eta mugimendu kooperatiboaren ezagutza jasotzen dute partaideek. Horiek bide batez, euren garapen komunitarioaren gaineko bizipenak transmititzen dituzte.

Horretarako, hainbat jardunaldi izango dituzte ondorengo egunetan. Mundukide fundazioaz gain, LANKI lankidetzaren ikertegiak eta Mondragon Unibertsitateak ere hartzen dute parte truke programan. Azken kasu horretan, HUHEZIko ikasleek izango dute aukera esperientziak elkartrukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak