Zoladura berria jartzearekin batera, espaloi zabalagoak egingo dituzte. Bestalde, aparkaleku kopurua handitu egingo da: gaur egun 56 ditu eta 110 izango ditu lanon ostean.
Faseak
Hainbat fasetan egingo dira lanak. Lehenengoan itxi egingo dute ibaiari paralelo doan bidea zazpi edo zortzi astez, zerbitzu sare berriari ekiteko. Aldi berean, umeen jolaslekua berritzen hasiko dira.