Iaz jaiotako umeen izenak jarriko dizkiete zuhaitzei

Iker Barandiaran 2006ko martxoaren 2a

Egubakoitzean, hilaren 3a, Zuhaitzaren nazioarteko eguna dela-eta, ekimen berezia egingo dute. 2005ean jaiotako 42 eskoriatzarren izena jarriko diote zuhaitz kopuru berari.

Ibarraundi museoko arduradunek, eskoletako Agenda 21 ekimenaren barruan, ideia bitxia asmatu dute Zuhaitzaren Egunerako.

2005ean jaiotako 42 neska-mutikoen gurasoei gutun bana bidali diete. Hortaz, egubakoitzean 10:00etan egin dute hitzordua gurasoekin. Handik Aingeru Guarda ingurura joango dira eta han 42 zuhaitz landatuko dituzte. Zuhaitz bakoitzari ume baten izena jarriko diote.

Ekimenaren helburua da eskoriatzarrek naturarekin harreman handiagoa izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak