Martxoaren 10ean inauguratuko dute ludoteka

Iker Barandiaran 2006ko otsailaren 24a

Udalak Santa Anan jarriko du ludoteka, lehen anbulatorioa zegoen lokalean.

Joan den urrira arte Axtroki elkarteak eman zuen zerbitzu hori, baina Udalak lehiaketa publikoa egin zuen eta ordutik Gasteizko Ludolan enpresa da kudeatzailea.

Udaleko Gazteria Sailak eman beharreko zerbitzua ahalik eta onena izan dadin ikastetxeetan gurasoei zuzendutako galdetegia banatu dute. Martxoaren 2an bukatuko da galdetegia erantzuteko epea, eta horiek bibliotekara edo ludotekara eraman beharko dituzte.

Galdetegia erantzuten dutenen artean zozketa egingo dute martxoaren 10ean, ludotekaren inaugurazio egunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak