Oraindik Eskoriatzako Udalak ez du txakurren gaineko legedia propiorik. Baina aspaldi geroztik dabiltza Jaurlaritzak onartutakoa baino lege osatuago bat egiteko asmoz. Hasteko, arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa egin gura dute. Horretarako Jaurlaritzak egindako zerrenda hartu dute oinarri. Eusko Jaularitzak 7 txakur arraza izendatu ditu arriskutsu:
- Pit Bull Terrier
- Staffordshire Bull Terrier
- American Staffodhire Terrier
- Rottweiler
- Dogo Argentino
- Fila Brasileiro
- Tosa Inu
Arraza horietako animalien jabeek udaltzaingora jo beharko dute martxoaren 1etik 15era bitartean, hala legeztatuko dute animaliaren jabetza. Bulego ordua honakoa da: 9:00tatik 14:00ak arte.