Ate irekiak Eskoriatzako HUHEZIn

Goiena.net 2006ko otsailaren 20a

Datorren ostegunean, otsailak 23, Ate Irekiak egingo dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Ikasturte honetako lehena izango da, eta egingo da areto nagusian, arratsaldeko 18:00etan.

Norendako eta zer

Norendako eta zer

Batez ere gurasoak eta baita Batxilergoa bukatu duten ikasleak etortzen dira jardunaldi hauetara. Hauei lehendabizi Mondragon Unibertsitatea azalduko zaie: zer den, historia, zer fakultate dituen, zer zerbitzu eskaintzen dituen, etab.

Ondoren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI) aurkeztuko zaie: noiz sortu zen, hezkuntza sistema, tutoretzak, Mendeberri proiektua, praktikak eta Karrera Amaierako Proiektuak, eta ekintza osagarriak.

Karreren azalpena

Hirugarrenik, karrera bakoitzeko zuzendariak bere karrera zertan den azalduko du: Juanjo Otañok, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Giza Zientziak. Matilde Sainzek, Irakasle Ikasketak eta Psikopedagogia.

Galde-erantzunak amaituta, bisitariek fakultatearen instalazioak ikusiko dituzte: ikasgelak, liburutegia, teknologia berrien departamentua, infogelak, autoikasketa gelak, etab.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak