Aingeru guardako ermita konpontzeko, 20.000 euro

Iker Barandiaran 2006ko ots. 20a, 11:13
Ermitaren egoera kaskarrarekin kezkatuta, batzordea osatu dute hainbat herritarrek. Lan horiek ordaintzeko, erakundeen, enpresen eta herritarren laguntza eskatu dute.

Dagoeneko hasi dira Aingeru guardako ermita konpontzen. Hainbat herritarrek batzordea sortu zuten lan horiek egiteko. Elizarengana eta Udalarengana jo zuten laguntza eske, eta Udalak hainbat gestio egin ditu laguntza emateko.

Ramel enpresa dabil lanok egiten, eta horiek 20.000 euroko aurrekontua izango dute. Teilatua eta hormak konponduko dituzte, eta hezetasuna kendu egingo dute, besteak beste.

Lanak maiatzaren 15erako, San Isidro eguna, bukatu gura dituzte.

Lanak ordaintzeko herritarren laguntza behar dute, eta horretarako bi kontu korronte zabaldu dituzte: 2101 0038 560121391510 eta 3035 0044 820044012849.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak