Eskoriatza izan zen lur azpiko edukiontziak jarri zituen ibarreko lehenengo udalerria. Orain dela hiru bat urte jarri zituzten hainbat Dorleta auzoan. Gerora, Debagoieneko Mankomunitateak horren aldeko apustua egin du.
Santa Ana auzoko eraberritze lanak bukatu orduko erabilgarri egongo dira han jarri dituzten lau edukiontziak.
San Juan eta Arana kaleen artean beste lau jarri gura dituzte laster. Horrez gain, Izartu programaren baitan hitzartuta daukate HUHEZItik gertu eta Aranburuzabalan beste hainbat jartzea.