Eleaniztasunaren gaineko jardunaldia izango da Huhezin

Leire Kortabarria 2006ko ots. 13a, 17:18
Eleaniztasuna Derrigorrezko Hezkuntzan delako jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak hilaren 17rako, egubakoitza. Jakingarriak aldizkariak 20 urte bete dituelako antolatu dute.

Jakingarriak aldizkaria kaleratzen du Huhezi fakultateak urtean hiru aldiz. Hezkuntzaren gaineko denetariko artikuluak, gai monografikoak, bibliografia... batzen ditu. Aldizkariak hogei urte egin dituelako, jardunaldi bereziak antolatu ditu talde egileak Huhezin egubakoitzerako, hilak 17: Eleaniztasuna Derrigorrezko Hezkuntzan.

Hauxe da egitaraua:

  • 09:00: Sarrera.
  • 09:15: Pili Sagasta eta Matilde Sainz: Gure ikastetxean proiektu eleanitza eraiki nahi dugu: lagungarri izan daitezkeen hainbat alderdi
  • 10:30: Kafea.
  • 11:00: Uri Ruiz Bikandi: Hizkuntzen irakaskuntzan printzipio metodologiko komunak, noraino?
  • 12:15: Tailerren aurkezpena: oinarri teorikoak. (Ikastolen Elkartea eta Berritzeguneko bi kideren eskutik).
  • 15:00: Tailerrak Berritzeguneren eskutik: Hizkuntza trataera bateratua egiten ikasi: nondik hasi?, nola garatu?, nola koordinatu beste lankideekin?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak