Oihulari Klownek 'La Espera' lana antzeztuko du Eskoriatzan

A.G. 2006ko otsailaren 13a

Oihulari Klown taldeak La Espera antzezlana aurkeztuko du hilaren 17an, egubakoitza, Eskoriatzako unibertsitatean. Sarrera doan izango da.

Antzerki talde horrek umorezko hausnarketa egiten du, maitasun, desira, sedukzio eta halako gaien aurrean ditugun estereotipoak aintzat hartuta. Puxika eta Gregoretta euren printze urdinaren zain daude, eta euren ametsak, gogoak… publikoarekin konpartitzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak