Bidelagun; guraso eta seme-alaben arteko euskarazko komunikazioa sustatzeko egitasmoa

Deiane Arrieta 2006ko ots. 1a, 20:46
Eskoriatzako Udalak eta herriko ikastetxeek sortutako egitasmoa da Bidelagun. Guraso erdaldunei zuzenduta dago, oinarrizko hizkuntza kontzeptuak irakastea baita egitasmoaren helburua.

Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 4.mailara arteko gurasoei zuzendutako ikastaroa da. Seme-alaben ikas prozesuan gurasoen partehartzea areagotzeko, oinarrizko hizkuntza kontzeptuak irakatsiko zaizkie. Koloreak, zenbakiak, asteko egunak, urtaroak edota ohiko esamoldeak nola esaten diren erakutsiko zaie. Eta neska mutikoekin jolas egiteko joku, abesti edota ipuinak erakutsi. Horrezgain, telebistako haur programen oinarrizko hiztegia gurasoei urreratzen saiatuko dira.Kontzeptu guzti horiek ezagutarazteko ikastetxeetan erabiltzen duten material bera erabiliko dute.

Izena emateko azken eguna ostirala

Hilaren 3a da Bidelagun egitasmoan parte hartzeko izena emateko azken eguna. Horretarako ikastetxeetan banatutako fitxa bete eta ikastetxean bertan aurkeztu beharko da.

Ikastaroari hasiera otsailaren 7an emango zaio eta martxoaren 23a bitartean astearte eta ostegunero emango dira eskolak. Ordu eta erdiko klaseak izango dira, 14:30 eta 16:00 bitartean. Bidelagun egitasmoan parte hartzeko azken eguna, ostirala izango da. Eskolak otsailaren 7an hasiko dira; eguerdiko 2:30etatik rratsaldeko4ak bitartean izango dir kultura etxean. 30euro balio du ikastaroan esku harztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak