Alegazioa AHTri Marin, Zarimutz eta Mazmelako auzotarrek

Iker.B. 2006ko urt. 19a, 16:33
Marin, Zarimutz eta Mazmelako auzotarrak eta Udala oso arduratuta daude Espainiako Sustapen Ministerioak lurrak desjabetzeko prozedura dela eta. Hala, prozedura hori atzeratzea eskatu diote Ministerioari.

Espainiako Sustapen Ministerioak AHT egiteko lur desjabetzeak egingo zituela. Kaltetutako auzotarrek Espainiako Buletinean izan zuten horren berri, Ministerioa ez zen eta eurengana zuzendu.

Hala, joan den zapatuan bukatu zen alegazioak aurkezteko epea, eta ez Udalak ezta auzotarrek ez zuten horretarako denbora nahikorik izan.

Udalari dagokionez, joan den astean jakinarazi zigun Sustapen Ministerioari eskatu diola desjabetzearen prozedura atzeratzeko. Udalaren esanetan, hori eskatzeko arrazoia da "Udalak benetako proiektua jaso ez duela, desjabetze aktak akatsak dituela eta Ministerioak gauzak ez dituela ondo egin".

Auzotarrek aho batez

Buletinean argitaratu duten informazio urriaren arabera, AHTk hiru elizatetako auzotarrak kaltetuko ditu: Maringoak, Zarimuzkoak eta Mazmelakoak.

Horren arabera, elizate horietako 18 laguni lurrak desjabetuko dizkiete. Horregatik, joan den astean batzarra egin zuten alegazio bateratua aurkezteko, eta hiru elizateotako bizilagun guztiek sinatu zuten alegazio hori, "guztiok garelako kaltetuak".

Ministerioari eskatu diote alegazio epea atzeratzeko eta informazio gehiago bidaltzeko. "Udaletxera jo genuen informazio eske, baina informazio hain urriarekin ezin dugu ganorazko alegaziorik egin". Horregatik, Ministerioari honako hau eskatu diote: proiektua eskala handiagoan bidaltzeko ingurumen azterketarekin, neurri zuzentzaileekin eta neurri konpentsatzaileekin, azken horiek egongo balira. Horrez gain, Espainiako Ingurumen Sailera jotzeko asmoa dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak