Antoni Martinezek irabazi du dendarien Gabonetako zozketa

Goiena 2006ko urt. 19a, 09:15
Martitzenean, urtarrilaren 17an, eman zioten saria Pagaldai harategian. 1.500 euro eta afaria irabazi ditu.

Aurtengoa da bigarren aldia Eskoriatzako merkatariek Gabonetan kanpaina berezia abiarazten dutena. Gabon aurreko egunetatik Errege ostera arte bezeroen artean hainbat txartel banatu zituzten. Horren ostean, zozketa egin dute eta irabazleari sari txukuna eman diote: hiru egunetan Eskoriatzako saltokietan gastatu beharreko 1.500 euro, eta bi lagunendako afaria.

Martinezek GOITBri esan zion oso pozik zegoela eta errez izango zuela diru kopuru hori hiru egunetan gastatzea. "Batez ere familiarendako arropa erosiko dut, eta gero beste gauzatxo batzuk". Horrez gain, gura duen lagunarekin afari goxo bat egiteko aukera ere izango du.

Bigarren aldia da herriko merkatariek Gabonetan halako kanpaina abiarazten dutena. Aurten, gainera, 500 euro gehiago batu dizkiote sariari. Datorren urtean kanpainari berrikuntzak egin gura dizkiote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak