Umeendako filma domekan: 'Annaluise eta Anton'

Usoa Agirre 2006ko urt. 17a, 09:34
Urtarrilaren 22an, domeka, Annaluise eta Anton filma emango dute Ibarraundi museoan, 17:30ean. 114 minutuko iraupena izango du eta sarrera euro bat kostako da.

Sinopsia

Sinopsia

Nahiz eta jatorri ezberdinekoak izan Annaluise (10 urte) eta Anton (11 urte) lagunminak dira. Anton, mutiko behartsua, gaixorik dagoen amarekin bizi da eta bizimodua aurrera ateratzeko izozki denda batean lan egiten du. Eskolatik bidaliko duten beldur da, bertan lo hartzen baitu noiznahi.

Annaluise Punttu-k bere adiskideari lagundu nahi dio baina guraso aberatsak izan arren ez diote ez arreta eta ez dirurik ematen. Hala ere, Annaluisek irudimen handia du eta gauez tren geltokira joaten da abestu eta dirua lortzeko, gurasoak afaltzera edo operara joaten diren bitartean. Abestiak bere zaintzaile frantsesak, Laurencek erakutsi dizkio. Zaintzaileak oso fidagarria ez den senargaia du. Gauzak okertzen direnean, Antonek lagunduko dio Punttu-ri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak