Gogoratuko duzuenez, abenduaren hasieran zen kontzertua eskaintzekoa Eskoriatzan, baina osasun arazoak medio atzeratu egin behar izan zuen kontzertua Lertxundik.
Abenduko kontzerturako erositako sarrerek balio dute egubakoitzerako eta, beraz, ez zeuden sarrera asko salgai. Orain, leihatilan ere ez da egongo sarrerarik.