TESAko langileek manifestazioa egingo dute

Maider Arregi 2005eko abenduaren 21a

Langile baten kaleratzea salatzeko egingo dute manifestazioa abenduaren 23an, ostiralean. TESA enpresatik abiatuko dira arratsaldeko 19:00etan eta udaletxera bitarteko ibilbidea egingo dute langileek.

Atzo, abenduaren 19an, TESA enpresak langile bat kaleratu zuen. Ondorioz, langileek enpresak hartutako erabakia salatu nahi dute. Izan ere, kaleratutako 22. langilea da. Kaleratze honek "ezinegona" sortu duela adierazi dute langileek.

Sei hilabeteko negoziazioak

Negoziazioek luze jo dute. Hala ere, langileen arabera, "TESA enpresak langileen irteerak borondatezkoak izango zirela adierazi zuen. Inondik inora irteera traumatiko dunak." Kaleratu duten oharrean azpimarratu dute "enpresaren arabera, Eskoriatzako langileak lasai egoteko arrazoiak daukatela. Izan ere, nahiko langile baitago beraien borondatez enpresatik irteera bat adosteko eta kaleratzerik ez izateko."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak