Gabonetako egitaraua

Maider Arregi 2005ko abe. 19a, 17:46
Eskoriatzako Gabon egitaraua ekintzaz gainezka dago. Hona hemen abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitartean izango diren ekintzak:

Abenduak 23, ostirala

Abenduak 23, ostirala

  • 20:00: Musika Eskolako Bandaren "Gabonetako kontzertua" San Pedro elizan.

Abenduak 24, larunbata

  • 12:30: Herriko haurrak plazan elkartuko dira Gabonetako kantak abesteko.

  • 12:30-13:30: Herriko plazan Olentzeroren laguntzaileak egongo dira haurren eskutitzak jasotzeko.
  • 13:00: "Trikitixa Eskola"ko ikasleekin kalejira.
  • 17:30: Apotzagatik datorren Olentzerori ongi etorria egin ondoren, txistulari eta soinujoleekin batera Olentzero kalez kale ibiliko da, eta herritarrok kantuz lagunduko diogu. Ibilbidea: San Pedro, Gaztañadui, Olazar, Dorleta, Arana eta herriko plaza.

Goizean, herriko plazan gaztaina erreak jateko aukera izango dugu

Urtarrilak 4, asteazkena

  • 18:00: "Gabonetako kontzertua". Bibolin duoa pianoarekin Ibarraundi museoan.

Urtarrilak 5, osteguna

  • 18:30: Erregeen kabalgata.

Gabonetako parkea

  • Abenduak 27,28 eta 29an egingo da. Bi parke mota egongo dira, bata kiroldegiko kantxan eta bestea igerilekuan.

Kantxan

Puzgarriak, tailerrak, Santa Fe trena, ludoteka eta rokodromoa.

Ordutegia: 11:00–13:00/17:00–20:00

Igerilekuan

Uretako hainbat puzgarri egongo dira ume, gazte eta helduen gozamenerako.

Ordutegia:

  • 11:00- 13:00: 11 urtetik gorakoak
  • 17:00- 18:30: 6, 7,8,9 eta 10 urtekoak
  • 18:30- 20:00: 0, 1,2,3,4 eta 5 urtekoak, heldu batek lagunduta

Parkearen prezioa

  • 3 egunetarako txartela: 6 euro
  • Egun bakarreko txartela: 3 euro
  • 6 urtetik beherako umeak heldu batekin batera sartu ahal izango dira; gainontzeko helduek sartu nahi izanez gero, sarrera ordaindu beharko dute. Taberna eta harmailak zabalik egongo dira erabili nahi dituen edonorentzako.

Hemen beste ekintzen berri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak