Gazte Asanbladak bigarren eskuko gauzen azoka egingo du asteon

A.G. 2005ko abe. 19a, 09:26
Hirugarren urtez bigarren eskuko gauzen azoka antolatu du Gazte Asanbladak. Kultura etxean jarriko dute hilaren 22an eta 23an, 17:00etatik 19:00etara eta 24an, 12:00etatik 14:00etara. Eguraldi ona eginez gero, plazan jarriko dute.

Azokaren helburua da etxean erabili gabe ditugun gauzei erabilpena ematea. Hala, azokan saltzeko zerbait dutenek gaur, astelehena eta bihar, martitzena eraman beharko dituzte gauzok kultura etxera, 17:00etatik 19:00etara.

Egoera onean daudenak

Denetariko gauzak eraman daitezke –arropak, liburuak, diskoak, jostailuak...–, baina egoera onean egotea komeni da. Azokan prezio merkean salduko dituzte jendea erostera animatzeko. Adin guztietarako gauzak egongo dira, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak