Iñigo Urrutiak irabazi du Gabonetako postal digitalen lehiaketa

Maider Arregi 2005eko abenduaren 15a

Iñigo Urrutia eskoriatzarra da. Bere lana, "desioak" izenekoa, ikusgai dago eta jaitsi ere egin dezakezu webgunetik.

Lehiaketara aurkeztutako lanak 36 izan dira eta modu oso desberdinekoak guztiak: mugimenduzkoak, estatikoak, Eskoriatzako erreferentzia egite dutenak, ez dutenak... Denak baina, euskara hutsean eta asko euskal erreferentziadunak.

Postal guztiak, esan bezala, Eskoriatzako webgunean daude; hau da gainean klikatu eta norberak nahi duen lana aukeratu eta edozein laguni bidal diezaioke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak