Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, abenduak 15, aurkeztuko dute Gaztelekuko proiektua. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean izango da. Gaztelekuak abenduaren 26an zabalduko ditu ateak. Hona hemen Gabonetan Gaztelekuak izango duen egitarau zabala:
Abenduak 26, astelehena
Abenduak 26, astelehena
16:00-20:00: Irekiera festa: graffiti emanaldia, musika, henna tailerra eta merienda.
Abenduak 27, asteartea
16:00-20:00: Futbolin txapelketa.
Abenduak 28, asteazkena
16:00-20:00: Eskulan tailerrak: pultserak, birziklatutako materialarekin egindako markoak eta igeltsoarekin maskarak.
Abenduak 29, osteguna
16:00-20:00: Lokala margotzeko eguna.
Abenduak 30, ostirala
16:00-20:00: Zirko tailerra.
Urtarrilak 2, astelehena
16:00-20:00: Filme emanaldia. Logotipo lehiaketa martxan jarriko da denon artean.
Urtarrilak 3, asteartea
15:00: Izotz pistara irteera
Urtarrilak 4, asteazkena
16:00-20:00: Txalaparta emanaldia eta gaztaina erreak.