TAFYD eta irakasle eskolako ikasleak Alemanian izan dira

Maider Arregi 2005ko abe. 13a, 11:41
Lanbide Heziketan TAFYD eta Huhezin, irakasle eskolako ikasleak direnak, Alemanian izan dira. Bertako Alice-Salomon institutuarekin elkartrukea egin dute. 18 eta 20 urte bitarteko, hemeretzi ikasle joan dira.

Ekimen honen helburua bi herrialdetako kirol politika, kirol ekintza eta kirol monitoreen lan esparruak aztertzea izan da. Alemanian, guztira, hogeita sei ikaslerekin elkartrukatu dituzte esperientziak.

Partekatuz ikasi

Bi astetan, ikasle alemanen etxeetan bizitzeko aukera izan dute. Hori horrela, bertako hizkuntza eta kultura ere ezagutu dute. Talde lanak, kirol ekintzak, txapelketak, hizkuntza eskolak, kirol erakunde desberdinetara bisitak, ekintza kulturalak... denetarik egin dute.

Comenius 1.2 programa

Comenius proiektuaren barruan dago Eskola Elkartrukatze programa. Socrates Agentzia Nazionalaren tramiteak burutu eta diru laguntzak jasoko dituzte horrela. Elkartrukea izanik, martxoan alemanak izango ditugu geurean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak