Bertan behera Benito Lertxundiren kontzertua

Maider Arregi 2005eko azaroaren 30a

Osasun arazoak direla medio, Benito Lertxundik ezingo du kontzertua eman. Urtarrilaren 13ra atzeratu da emanaldia. Arrasate Irratian bihar egingo diote elkarrizketa.

Eztarria urratuta dauka eta katarroa. Ez da ondo sentitzen eta ondorioz, atzeratu egingo da kontzertua. Hain zuzen ere urtarrilaren 13an, ostiralean izango da emanaldia.

Bihar, abenduaren 1ean, emango dituzte argibide gehiago. Besteak beste, sarrerekin zer egin azalduko dute. Guk informazioa izan ahala emango dizuegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak