Dagoeneko zortzigarren aldia da Pirritx eta Porrotx pailazoek Eskoriatzan ikuskizuna egiten dutena. Are gehiago, azkeneko bost urteotan estreinaldiak egin dituzte.
Zapatuan Maite zaitut ikuskizuna eskainiko dute, 17:00etan. Sarrera mugatuak izango dira, eta 5 eurotan erosi ahal izango dira.
Pailazoek gura izan dute ijitoenganako ume batzuek dituzten aurreiritziak ezabatzea. Horregatik, Romi eta Anakleto ijitoen istorioa asmatu dute.