Gaur goizean aurkitu dute galduta zegoen gizonezkoaren gorpua. Atzo arratsaldean, etxera iritsi ez zela eta, familiakoek Bergarako komisaldegian denuntzia jarri zuten.
Atzo hasi zen Ertzaintzako mendi unitatea galdutakoaren bila. Arratsaldean, gizonezkoa etxera iritsi ez zela eta, familiak kezkatuta Ertzaintzari jakinarazi zion. Hala ere, lanak bertan behera geratu ziren bilaketa lanak arrastorik ez zutelako.
Gaur goizean hasi ditu berriro Ertzaintzak bilaketa lanak. Senitartekoak eta lagunak Eskoriatzako hainbat auzo miatu dute. Zoritxarrez, hilda aurkitu dute goizean.