Mario Padilla txistulari eta euskaltzaleari omenaldia

Iker Barandiaran 2005eko azaroaren 17a

Udalak eta hainbat herritarrek merezitako omenaldia egingo diote asteburuan herriko seme Mario Padillari. Bandako zuzendaria, txistulari eta dantzari taldeen sortzailea eta ikastolaren bultzatzailea da bera.

Padillari omenaldia egiteko asmoa joan den udal agintalditik dator, eta Udalaz gain, Olazar erretiratuen elkartea, ikastola, txistulariak, dantzariak, banda eta herritar ugari ibili dira lanean.

Zapatuan hasiko dira ekitaldiak. 19:00etan, Txistua eta dantza gure kulturan erakusketa inauguratuko dute Ibarraundi museoan.

20:00etan, txistulari taldeak eta Musika Eskolako Bandak kontzertua egingo dute parrokian. Besteak beste, Jesus Urrutiak eta Imanol Andetxagak konposatutako Mario biribilketa estreinatuko dute.

Domekan, Padillaren ikasle izandako txistulariek –104 gonbidatu dituzte– kalejira egingo dute 12:00etan. Horren ostean,Udalak omenaldi ekitaldia egingo du udaletxe alboan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak