Eskoriatzako Udalak sail berezia egin du bere webgunean lehiaketa horretarako. Jaso dituzten lanak erakusten hasiak dira han, eta gehiago jaso ahala, ipintzen jarraituko dute.
Lehiaketan parte hartzeko aukera dago abenduaren 2ra bitartean, lehiaketak@eskoriatza.net e-posta helbidean. Lehiaketako oinarriak ere udal webgunean daude.
Gabonetako marrazkiak
Zabalik dago baita Gabonetako marrazki lehiaketako parte-hartze epea. Eskoriatzako eta Gatzagako 6-12 urte bitartekoendako lehiaketa da. Hemen duzue lehiaketaren berri gehiago.