Gabonetako marrazkien lehiaketa

Usoa Agirre 2005eko azaroaren 4a

Eskoriatzako Udalak antolatu du Gabonetako marrazkien lehiaketa, "Egin zure Gabonetako marrazkia" izenarekin. Eskoriatzako eta Gatzagako 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek har dezakete parte. Abenduaren 2a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.

Oinarriak:

Oinarriak:

  • Gaia: Gabonak

  • Ekintza honetan Eskoriatzan edo Gatzagan jaio edo bizi diren 6-12 urte bitarteko neska-mutilek har dezakete parte. (LH1-LH6)
  • Pertsona bakoitzeko marrazki bakarra aurkeztuko da.
  • Teknika aldetik askatasun osoa egongo da. Papera folio tamainakoa izan beharko da.
  • Lanak ludotekan nahiz bibliotekan aurkeztu beharko dira abenduaren 2a baino lehen.
  • Lan bakoitzaren atzeko aldean, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta maila jarri beharko dira
  • Oparien zozketa: maila bakoitzekoen artean sari bat zozketatuko dute.
  • Erakusketa: Gabonetan, aurkeztutako lan guztiak kiroldegian jarriko dituzte erakusgai.

Zozketan ateratako marrazkiak Gabonetako egitarauan argitaratuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak