Prezioa urtero eguneratuko dute KPIren arabera.
Lehiaketa publikoan esku hartzeko ezinbestekoa izango da, besteak beste, udalerrian bizitzea eta trakzio mekanikodun ibilgailu baten jabe izatea.
Eskaera egiteko epea: azaroak 4
Eskaera orriak udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, 11:00etatik 13:00etara, azaroaren 4ra arteko epean.
Interesatuek honako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte:
- NAren fotokopia.
- Eskatzailearen zinpeko aitorpena.
Onartutakoen zerrenda gehienez 10 egunera emango dute jakitera eta handik gutxira egingo dute lehiaketa.