Postal digital onena 300 eurorekin sarituko du Udalak

Leire Kortabarria 2005ko urr. 28a, 12:41
Gabonetako Postal Digital Lehiaketa deitu berri du Udalak, lehenengo aldiz, eta 300 euroko saria ipini du. Helburua da Eskoriatzako Udalak Interneteko mezu guztietan erabiliko duen Gabonetako postala aukeratzea.

Norbere esku uzten dute zelako irudiak aurkeztu: irudi bakarra, multzo bat, irudi bizidunak, testua bat-batean agertzen den irudia… Testuak euskaraz izan behar du. Gura bezain beste lan aurkez daitezke lehiaketak@eskoriatza.net helbidera abenduaren 2a baino lehen.

Mezuaren gaiaren tartean idatzi behar da Christmas digitalen lehiaketa eta, gorputzean, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta helbidea.

Aurkezten diren lan guztiak udal webgunean ipiniko dituzte.

Umeendako marrazki lehiaketa

Horrez gain, Eskoriatzako eta Gatzagako LHko 1.-6. mailakoendako Gabonetako marrazki lehiaketa ere deitu dute. Norberak lan bakarrarekin parte har dezake. Marrazkiak Eskoriatzako ludotekara eraman behar dira. Maila bakoitzeko sari bana zozketatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak