Bi hotel zabalduko dituzte: bata Torrebason eta bestea erdialdean

Iker Barandiaran 2005ko urr. 14a, 12:13
Ostatu eskaintzarik ez izatetik bi hotel izatera pasako da Eskoriatza. Torrebason egiten dabiltzana, Mendigoia, urtea bukatu aurretik inauguratuko dute. Eta Azkoaga etxea ere hotela bihurtu gura dute.

Aspaldi hasi ziren Torrebaso inguruan Mendigoia hotela eraikitzen, eta dagoeneko gauza gutxi falta dira lan guztia bukatzeko. Arduradunek ziurtatu digute urtea bukatu aurretik inauguratuko dutela.

Hotelak 85 logela izango ditu, eta horietako bi suiteak izango dira. Horrez gain, 300 lagunendako jangela-aretoa izango du, enpresek erabil dezaten edo ospakizun bereziak egin ahal izateko.

Ibarrean curriculumak batu dituzte, eta hotelaren arduradunek esan digutenez pertsonalaren %95 Debagoienekoa izango dira.

Bestalde, Azkoaga etxean bizi den familiak hotela jarri gura du. 15 bat gela izango ditu, eta eraikinaren estruktura, fatxada eta behatokiak mantenduko dituzte. Dagoeneko proiektua idatzita daukate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak