Udalak 65 urtetik gorakoei egindako omenaldian 210 erretiratu inguru izan ziren

Maider Arregi 2005eko irailaren 26a

Atzo, irailak 25, Udalak 65 urtetik gorako erretiratuak omendu zituen. Gizonezkoen artean Antonio Izagirre omendu zuen. Emakumezkoetan, berriz, Rosalia Blanco izan zen omendua.

Bi erretiratuek 96 urte dituzte. Opariak, Juan Carlos Bengoa alkateak eta Begoña Eraña zinegotziak banatu zizkieten.

Omenaldi honen ondoren zozketa bidez opariak banatu zituzten gainontzeko erretiratuen artean. Opari hauek herriko denda, taberna, enpresa eta udalak emandakoak dira. Jaiarekin amaitzeko dantzaldia izan zen.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie bazkaria zerbitzera etorritako guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak