AP-1 autobideak kaltetutakoen batzordeak ezingo du Batzar Nagusietan hitz egin, Aralar batzarkide taldeak eskatu zuen moduan. Izan ere, proposamena bozkatu dute, eta ez dute onartu. Aralarrek salatzen du Eskoriatzako herritarrei ahotsa ukatu izana.contributors:
Gasteiz-Eibar autobidearen Arlaban-Eskoriatza zatia dela eta kaltetutako herritarren batzordea Batzar Nagusietan ager zedila eskatu zuen Aralarrek, baina ez dute aukera hori izango. Izan ere, Bide Azpiegituretako Batzordeak bozkatu du proposamen hori, eta ezezkoa eman diote. Ezker Batua eta Euskal Sozialistak abstenitu egin dira, EA-EAJk eta PPk aurka bozkatu zuten, eta Aralarrek, alde.
Aralarrek, proposamena egin zuenak, honakoa esan du: Gipuzkoako Batzar Nagusiek herritarrei euren iritziak emateko aukera ukatzea salatu nahi dugu, Aralarren ustez, herritarrek instituzioen aurrean entzunak eta kontuan hartuak izateko eskubidea dutelako eta izan behar dutelako.