Gazteendako ikastaroak aste bukaeretan

Eskoriatzako Udaleko Gazteria Zerbitzuak bi ikastaro antolatu ditu aste bukaeretan Eskoriatzan gazteek aisialdiaz goza dezaten. Ikastaroak aste bukaera bakarrekoak izango dira eta adin talde desberdinei zuzenduta daude.

Eskoriatzako Udal webgunean ikusi dugu albistea. Hemen iraileko ikastaroen gaineko informazio gehiago:

Tai Chi ikastaroa: 12-16 urte bitartekoentzako

Noiz: irailaren 16, 17 eta 18an

Ordua: 17:00- 19:00

Izen-ematea eta informazio gehiago:

  • Udaleko Gazteria Zerbitzuan, astearte eta ostegunetan 9:30etik 17:30era,
  • gazteria@eskoriatza.net helbidean edota
  • 620 063 115 telefono zenbakian.

Malabare ikastaroa: 15 urtetik gorakoentzat

Noiz:irailaren 24 eta 25ean.

Ordua:

  • Irailaren 24an, 10:30-13:30
  • Irailaren 25ean: 17:00-20:00

Izen-ematea eta informazio gehiago:

  • Udaleko Gazteria Zerbitzuan, astearte eta ostegunetan 9:30etik 17:30era,
  • gazteria@eskoriatza.net helbidean edota
  • 620 063 115 telefono zenbakian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.