Ibarraundi Museoko oroigarriak salgai daude

Kamisetak, belarritakoak edota giltzatakoak, besteak beste, salgai daude Ibarraundi Museoan. Propio egindako txakolina erosteko aukera ere bada bertan.

Ekainaren 16an zabaldu zituen ateak Eskoriatzako Ibarraundi Museoak Orain, bertara gerturatzen direnek oroigarriren bat erosteko aukera izango dute. Arteman Komunikazio eta Diseinu enpresak eginiko ikus-entzunezkoa ere salgai dago. Bertan, Ibarraundi Museoko, Eskoriatzako eta Debagoieneko irudiak jasotzen dira. DVD-a 6 euroren truke eskuratu daiteke.

Turismoa indartu nahian

Ibarraundi Museoak helburu nagusi bi ditu: batetik museoak zabaldu duen bidea jarraitzea eta bestetik herriko turismoaren muina bilakatzea. Hau da, turismoa indartu nahi da Eskoriatzan eta turistentzako arrera lekua izan nahi du museoak. Ibarraundi Museoak helburu nagusi bi ditu: batetik museoak zabaldu duen bidea jarraitzea eta bestetik herriko turismoaren muina bilakatzea. Hau da, turismoa indartu nahi da Eskoriatzan eta turistentzako arrera lekua izan nahi du museoak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.