Eskoriatzarrak berriz ere haserre, autobidea dela eta

Goiatz Arana Begiristain 2005ko uzt. 8a, 15:57

Bidegik dio bere oharrean, autobideko obren jarraipenerako Udal Batzordearekin hainbat bilera egin ostean adostu dutela proiektu berria.

Batzordeko kideek diote, aldiz, azken aldian bilera gutxi egin dituztela eta hainbat gauza ez direla adostuak izan, eta horren adierazgarri dela ekainaren 23an egindako osoko bilkura.

Ekainaren 23ko osoko bilkura

Bilkura hartan, Eskoriatzako Udalak erabaki zuen premiazko eskaria egitea Bidegiri eta Foru Aldundiari hartu zuten konpromisoa bete zezaten, Jarraipen Batzordearekin hilero derrigorrez bilerak egiteko konpromisoa, hain zuzen. Proiektu berria ekainaren hasieran onartu zuten Bidegik eta Foru Aldundiak, baina ordurako bazekiten, antza, Eskoriatzan ez zutela gustuko proiektu hura. Horrez gain, Jarraipen Batzordetik azaldu dute alegazio bat ere aurkeztu dutela, nahiz eta Bidegik bere oharrean dioen ez dutela, epe barruan, halakorik jaso. Jarraipen batzordeak alegazioak aurkezteko epea luza zezaten egindako eskaera, bestalde, ez zen onartua izan.

3 aldaketa, funtsean

Proiektu berriak hiru aldaketa jasotzen ditu, funtsean:

  • Zarimutzeko tunelaren iparraldeko ahoa luzatzea.
  • Zarimutzeko tunelaren hegoaldeko ahoa aldatzea.
  • Hasiera batean Mazmelako bailarako sarreran zihoan ordaintoki nagusia kentzea.

Jarraipen Batzordeko kideen ustez, aldaketa horiek ez dituzte beraien eskakizunak asetzen. Zarimutzeko tunelaren aho biak gehiago luzatzea nahi dute, eta ez dute ulertzen Mazmelako bailarako sarreran aurreikusita zegoen ordaintokia egin behar ez bada zertarako behar dituzten orain lehen baino 3 mila metro koadro gehiago.

Adostasunera ailegatzeko, prest

Aldatutako proiektu honen onarpena behin-betikoa bada ere, Eskoriatzako alkate eta Jarraipen Batzordeko presidente Joan Karlos Bengoak esan du elkarrizketak berreskuratzeko ahaleginak egingo dituztela, benetako adostasuna lortze aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak