Harriak jausi dira autobideko lanetik

Iker Barandiaran 2005eko uztailaren 1a

Astelehen arratsaldean autobideko lanetatik lau harri handi eta haritza baten enborra jausi ziren. Apotzagako bidetik San Pedro parkera heldu ziren jausitakoak.

Haritzaren enborrak zazpi zuhaitz txikitu zituen egindako bidean eta horrek geldiarazi zuen. Harriak, berriz, San Pedro parkera jausi ziren, eta horietako batek eserleku bat txikitu egin zuen. Zorionez, orduan ez zegoen inor parkean, eta ez zen bestelako ezbeharrik gertatu.

Lurzoruaren jabe Imanol Madinabeitiaren esanetan, zuhaitzek enborra gelditu ez balute, beheko etxeetaraino jausiko zen. Madinabeitia oso arduratuta dago gertatutakoarekin, eta beldur da berriro halakorik gerta daitekeelako. Autobidea egiten dabiltzan langileak ezta enpresak ez zuen berarengana azalpenak ematera jo. Horren ordez, martitzen arratsaldean autobideko arduradunek harriak eta enborra kendu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak