Ibarraundi Museoak ateak ireki ditu

Ibarraundi Museoko inaugurazio ofiziala egin zuten atzo, ekainak 16. Ekitaldia, besteak beste, Juan Carlos Bengoak, Eskoriatzako alkateak, eta Juan Luis Merinok, Turismo zinegotziak, aurkeztu zuten.

Ibarraundi Museoak helburu nagusi bi ditu: batetik museoak zabaldu duen bidea jarraitzea eta bestetik herriko turismoaren muina bilakatzea. Hau da, turismoa indartu nahi da Eskoriatzan eta turistentzako arrera lekua izan nahi du museoak.

Ekitaldi hunkigarria

Ekitaldian, Arteman Komunikazio eta Diseinu enpresak egin duen ikus-entzunezko eta liburuxka bat aurkeztu zuten. Bertan, Ibarraundi Museoko, Eskoriatzako eta Debagoieneko irudiak jasotzen dira. Guztira 3.000 liburuxka kaleratu dituzte eta DVD formatuan ere izango dira.

Museoaren webgune ofiziala ere aurkeztu zuten atzo. Ondoren, Isabel Guridiri, museo eskolako arduradun ohiari, omenaldi hunkigarria egin zioten.

Historia handiko Museoa

Eskoriatzako Museo-Eskola 1983an abiarazi zuen Aitzorrotz Etnografikoa Taldeak, ondarea eta etnografia babestu eta zaindu nahian.

Euskal Herriko historia hartzen du abiapuntu, ez bakarrik historia aztertuz, baita etnografia eta ingurunea ere. Eta guzti hori uztartzen saiatzen da kultura eta aisialdian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.