Eskoriatzan kexu autobidearekin

A.G. 2005eko ekainaren 27a

Haserre daude Eskoriatzako bizilagunak AP-1 autobidearen lanak (Gasteiz-Eibar) egiteko ardura duen Bidegi erakundearekin. Irregulartasunak salatu dituzte eta parte-hartzea eskatu dute.

"Duela urtebete gure kexak entzun, eta eskatzen genituen aldaketen zati bat onartu egin zuten", azaldu zuten zapatuan Donostian egindako agerraldian. "Azken urte erdian, ordea, ahaztuta gauzkatela ikusten dugu".

Kalte ekologiko handiak

"Proiektuaren ingurumen arloko arduradunak zalantzati eta kontraesanez beteta ari dira lanean", esan zuten.

Beharrezkoak ez diren txikizioak, behar bezala helarazi gabeko aldaketak eta kalitate oso txarreko ingurumen txostena salatu zituzten eskoriatzarrek, besteak beste. "Guk eskatzen dugunari buruz gogoeta egin eta erabakiak hartzerakoan kontuan izan dezaten eskatzen dugu", esan zuten haserre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak