San Pedrotarako egitarau alternatiboa gertatu dute herriko talde bik

Deiane Arrieta 2005ko eka. 24a, 22:10
Eskoriatzako Gaztetxiak eta Amnistiaren aldeko taldeak gertu dute San Pedrotarako egitaraua. Ekainaren 26an bilera egingo dute, koadrilen eguneko jolasak zeintzuk izango diren erabakitzeko.

Koadrilen arteko harremana bultzatu eta umore onean herriko jaiak pasatzeko asmoz antolatu dute egitarau alternatiboa Eskoriatzako Gaztetxiak eta Amnistiaren aldeko taldeak. Ekitaldiak ekainaren 28a eta uzatailaren 2a bitartean burutuko dira. Eta honako hauek dira:

Ekainak 28, martizena:

*22:30ean Danborrada, "Euskal Presoak gaztetxera lemapean"

*01:00ean Zorabioak: txalaparta, kapoeira, tekno eta trikitixaz uztartutako ikuskizuna.

Ekainak 29, eguaztena:

*16:00etan Kontzejupe III. pilota txapelketa

*19:00etan Kontzertuak: Afonia, The five twisters, Los Cretinos eta The Ruders taldeekin.

Ekainak 30, eguena:

*16:00etan Futbolin txapelketa

*22:00etan Kontzertua: Ezinean eta Lukas Prest! taldeekin

*01:00etan Play-back txapelketa

Uztailak 1, eguakotxa:

*19:30etan Euskal preso eta errefuxiatuen aldeko kalejira

Uztailak 2, zapatua:

*16:30etan txupinazoa

*17:00 Traktobernari ongietorria

*17:30ean kuadrilen arteko jolasak plazan

*19:00etan Perkusio txarangaz kalejira

*22:00etan Kontzertua plazan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak