HUHEZIk IK departamendua sortu du

Maider Arregi 2005ko eka. 10a, 14:37
HUHEZIk departamendu berri bat sortu du: Informazioa eta Komunikazioa (IK). Jon Sarasua eta Iñigo Arriaran irakasleek zuzenduko dute, eta, hasieran, beste lankide hauek izango dituzte beraien inguruan: Joxe Aranzabal, Beñat Azurmendi, Onintza Belategi, Miren Gabantxo eta Mikel Usabiaga.

IK departamendua sortu da modu egokian erantzuteko ikasketa berriei, bereziki Informazio eta Komunikaziorako Giza Zientziei eta Ikus-entzunezko komunikazioari.

Departamenduaren betebeharrak

  • Finkatzea zer jakintza arlo garatu behar diren.

  • Eztabaidatzea irakasgaien edukiak eta metodologiak.
  • Lantaldeak sortzea gai akademikoak aztertzeko.
  • Bideratzea irakasleen garapen profesionala.
  • Proposatzea ikerketa proiektuak eta doktore tesiak.
  • Identifikatzea zeintzuk diren gai emergenteak. * Indartzea harremanak beste unibertsitateekin.

Gainerako departamenduak

Mondragon Unibertsitatean departamendua da oinarrizko unitate bat, irakaskuntzari eta ikerkuntzari lotua, eta balio du unibertsitate funtzioak planifikatzeko, koordinatzeko eta garatzeko.

HUHEZIk horrelako sei departamendu ditu:

  • Hezkuntza prozesuak.
  • Hizkuntza.
  • Administrazioa eta zerbitzuak.
  • Giza zientziak.
  • Enpresa gestioa.
  • Informazioa eta komunikazioa.

Hori eta beste informazio batzuk, Gizakom blogean aurkituko dituzu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak