Txikirri-Txikirri mendi ibilaldia domekan egingo da

Deiane Arrieta 2005ko eka. 7a, 15:48
Hildako mendizale eskoriatzarren oroimenez egingo den bostgarren edizioa da aurtengoa. Ibilbidea betikoa izango da; gora-behera askoduna.

Eskoriatzako herriko plazan hasi eta amaituko da Txikirri-Txikirri . 40km luze dituen ibilbideak, Eskoriatzako eta ibarreko txoko ederrenetakoak zeharkatuko ditu goizeko 7:00etan abiatuta. Antolatzaileen esanetan ez da ibilbide gogorra, baina komeni da aurrez mendian ibiltzea. Bereziki Bentafriatik aurrerako bidea da gehien kostatzen dena. Bidea arintzeko baina, jan-edanak izango dira zenbait puntutan.

Gora-behera askodun ibilbidea

Honakoa da egingo den bidea: herriko plazatik Apotzagarako bidea hartuko da, eta bertatik Krutzetara. Albinako urtegia albo batera utzita eta Jarindoko tontorra eginda Bentafriara jaitsiko dira mendizaleak, atseden hartu eta indar berritzera, gorako bidea hartuko baitute gero. Bentafriatik Leizargaratera joango dira eta Mugarriluzerako bidea hartuko dute, Degurixara heldu arte. Bertatik Kurtzebarriko tontorreta igoko dira, berriz beherako bidea hartzeko. Amaitzeko, Mendiola eta Letetik Eskoriatzako herriko plazara itzuliko dira mendizaleak.

Izen ematea zabalik

Antolatzaileen asmoa da aurreko urteetako arrakastari heltzea. Duela bi urte 175 lagun inguru animatu ziren Txikirri-Txikirrin parte hartzera. Bi urtetik behin egiten den ibilbidea egin nahi duenak aukera du izena emateko Namaste bedar dendan. Eta bestela domekan bertan egin ahal izango da herriko plazan; goizeko 6:00 eta 7:00 bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak